MUSIKA

Kanta bidaia bat da

Neighbor bikotea Maite Larburu (Hernani) biolin joleak eta Josh Cheatham (Seattle) viola da gamba-kontrabaxulariak osatzen dute. Bikoteak antzinako musika klasikoa du lanbide: Larburu biolinista da, eta Cheatham berriz, viola de gamba-kontrabaxularia. Halere, estudioan elkartzen direnean, pop-etik, klasizismotik zein esperimentaziotik edaten duen musika garaikidea grabatzen dute. Xabier Montoia musikari eta idazlearen arabera, “Pop musikaren topikoak dioenez, talde batentzat zailena, bere bigarren diskoa sortzea da, batez ere lehendabizikoa arrakastatsua izan bada, Ura patrikan izan zen bezala. Neighborrekoak lasai egon daitezke, ordea, disko zoragarria baita Hau. Bejondeiela!”.

Herbehereetatik Euskal Herriraino gerturatu duen bidaia du oraingoan inspirazio iturri: Maite Larbururen lehendabiziko bakarkako lana da Hezurren azpian.

Hotsak diskoetxearen arabera, “Musikari ogibidea dela-eta Larburuk nomadatzat du bere burua, baina disko hau oso lotuta dago jaioterrira itzultzearekin. Horren seinale da abesti guztiak euskaraz izateko hautua, Neighborren gaztelaniaz eta ingelesez ere abesteko zuen ohitura bazter utzita. Bidaia ageri da diskoko lehen abestian eta itzuleraren ideia irudikatzen duen ibaiaren inguruko kantuak ixten du lana. Ibaiaren metaforak balio du disko honetako hainbat abesti azaltzeko ere. Kortserik eta egitura zurrunik gabeko abestiak dira, sarri entzuleak jasotzen duen sentsazioa da hitzek egiten diotela bultza melodiari, aurreikusi ezin daitezkeen bideetatik eramanez abestiak, tarteka geldo eta bare, tarteka abiada biziagoa hartuz bihurgune artean. Alferrikakoa da etiketak jartzea edo estilo zehatzak aipatzea, Laburuk bere estilo propioa du, nahastezina”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button