MUSIKA

“Kabenzotz!” eta “Dama Beltzak” ikusgarriak, “Kutxa Kultur Gauak” ekimenean

Kutxa Kultur Gauak ekimenak antzerkia eta musika proposamenak dakartza gaur eta bihar Tabakalerako terrazara, aire zabaleko udako kultur programazioarekin jarraituz.

Egitaraua ekainean abiatu zenetik, hamaikatxo kultur jarduera burutu dira dagoeneko, eta gaurkoan, antzerkia proposatzen du: Kabenzotz!, euskaldun kutsua duten bi gazteren komedia ikuskizuna. Bocabeats comedy konpainiako Ivan Ivenian eta Aitor Majo fenomenoek, komedia, beatbox eta bakarrizketak uztartzen dituzte, eta ikuskizun osoan zehar, ikuslegoak parte hartzen du: ze abesti nahi duten, ahotsekin lagunduz… Komedia beti dago eskenatokian eta barreak ziurtatuta daude. Hitzordua, gaur, uztailak 19, 20:00etatik aurrera.

Biharkoan, aldiz, musikaren txanda izango da Dama Beltzak ikuskizunarekin; Estitxu Pinatxo eta Mikel Santxezen  azken proiektua. Musika bikaina egiteaz gain, mugimendu musikal eta sozialaren erreginak izan ziren Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin gaurkotuko ditu bikoteak, eta ahanzturan gera ez daitezen, emakume ausart hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatuko dituzte. Estitxuren ahotsa oinarri hartuta, piano eta gitarra doinuek jantziko dituzte dama beltzen abestiak. Hitzordua, bihar, uztailak 20, 20:00etatik aurrera.

Hogeita hamarren bat ekitaldi antolatu dituzte Kutxa Kultur Gauak  programaren barruan, eta  uda osoan zehar, antzerkia eta musika emanaldiak ez ezik, topaketak, disko festak, dantza garaikidea, tailerrak, instagramer eta youtuberren hitzaldiak ere izango dira, beti ere  kalitatezko eskaintza betea proposatuz. Abuztu osoan eta irailaren 15era bitarte, hortaz, ostiralero eta larunbatero, aire zabalean kulturaz gozatzeko aukera paregabea Kutxa Kultur Gauak ekimenaren eskutik Tabakalerako terrazan.

Egitarau osoa ikusteko, joan kutxakultur.eus web atarira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu