LITERATURA

Josu Barambones Zubiria, II. (H)Ilbeltza Bekaren irabazlea

Josu Barambones Zubiria saritu dute Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko 2018ko (H)Ilbeltza Bekaren bigarren edizioan, Baztango Udaletxean egindako agerraldian jakinarazi dutenez.

Aurtengo beka  itzulpengintzara dago zuzenduta eta Patricia Highsmith idazlearen The Blunderer nobela da xede. Sariketan, liburu horren 29.atala itzuli behar izan dute parte hartzaileek, eta epaimahaiak Barambonesek aurkeztutakoa hautatu du jaso dituzten lanen artetik.

Itzulpengintza eta Interpretazioan aditu, hainbat lan argitaratu ditu Barambonesek, horien artean, ‘La traducción Audiovisual en ETB1’ (Euskal herriko Unibertsitatea 2011), edota  ‘Lenguas minoritarias y traducción: La traducción audiovisual en euskera’ (Trama, 2012) lanak esterako.

II.(H)Ilbeltza Beka, Baztango Udalaren eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, (H)ilbeltza elkarteak iaz martxan jarritako saria da eta bere helburua, euskal literatura beltza sustatu eta munduko literatura beltzeko lanak euskaratzea da.

https://twitter.com/ilbeltza/status/1042369004587896832

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button