IKUS-ENTZUN

Caostica jaialdiak aurtengo edizioan parte hartzeko deialdia egin du

Caostica jaialdiaren aurtengo edizioan parte hartzeko deialdia bidean da, eta lanak apirilaren 10era arte bidali ahalko dira.

Egileak nahi beste film labur aurkez ditzake, beti ere 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztu badira, baina Caosticako aurreko edizioetara bidalitako lanek ezin izango dute parte hartu.

Atal hauek daude: Bideozinema atalean, fikziozko film laburrak (gehienez 20 min.) bidaliko dira. Bertako saria 1.000 eurokoa da; Bideoklip atalean musika-pieza originala sustatzeko sortutako lan bat izan behar du, edozein musika-estilotakoa: pop-a, rock-a, hip-hopa, techno-a, punk-a, soul-a, r&b, klasikoa, reaggetoia, trap-core, txandal-metala… (gehienez 10 min.). Horko saria ere, 1.000 euro dira; eta Animazio atalean edozein animazio teknika onartuko da (gehienez 20 min.). Saria 1.000 euro.

Atal bakoitzeko irabazleak garaikurra eta 1000€ko diru-laguntza jasoko ditu. Sariak epaimahai profesional eta independente batek emango ditu. Horrez gain, Caostica Kultura Elkarteak Bizarro Saria emango dio jaialdiarekin bat datorren lanik lotsabako, berritzaile, bitxi, adeigabeko, martetar, baldar, arraro, arriskutsu, ausart eta adoretsuari.
Euskaraz sortutako Lan Onenaren Saria emango du jaialdiak; horretarako, euskaraz egindako eta jaialdiaren edozein sailetan aurkeztutako lanen artean onena aukeratuko du. Irabazleak trofeoa eta 500 euroko saria jasoko ditu.

Bestelako jakingarriak: Caostica

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button