ARTEA

Jorge Oteizaren lanak ikusgai, Bilbon

Bilboko Michel Mejuto galeriak Jorge Oteiza (Orio, 1908 – San Sebastián, 2003) artistaren piezekin ondutako erakusketa inauguratu berri du. Erakusketan, sekula erakutsi ez diren pieza batzuk daude ikusgai. Erakusketa zabalik egongo da uztailaren 27ra arte.

Erakusketan 17 eskultura figuratibo biltzen dira, 1951 eta 1992 urteen bitartean eginak. Horrekin batera, brontzean moldatutako 12 medailoi ere jasotzen dira. Medailoi horiek Oteizak egindako azkan lanak dira, eta igeltsutan egindako medailoi horien originalekin erakusten dira. Azkenik, hamar obra abstraktu ere paratu dituzte erakusketan.

Bilduma pribatuetatik lortutako lanak dira, eta haietariko batzuk estreinakoz erakutsiko zaizkio publikoari. Lanok, gainera, Altzuzako Jorge Oteiza Museoren Fundazioak argitaratutako Katalogo Arrazoitua argitalpenean biltzen dira.

Azkenik, galeriak erakusketaren katalogoa ere plazaratu du, digitalean eta paperean, Alfonso de la Torreren testuekin ondua. Pablo Palazuelo, Manuel Rivera, Gerardo Rueda eta Manolo Millares artisten katalogo arrazoituak egin ditu Alfonso de la Torrek. Horretaz gainera, La Sombra de Oteiza en el arte español de los cincuenta izenburuko liburua idatzi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button