IKUS-ENTZUN

“Nafarroa Zinema” Film Laburren 6. edizioa

Nafarroa Zinema Film Laburren ekimenak zinematografiaren bidez bertako turismoa sustatzea du helburu, bai eta Nafarroak dituen kultura eta paisaia eta klima aniztasuna ere. Aurten seigarren edizioa burutuko da. Izena eman dutenek proiektuak bidaltzeko irailaren 5era arte dute epea.

Antolakuntzaren xedea da Nafarroan kokaturiko hainbat mugarri turistikoetan fikziozko 10 film labur burutzea, eta horretarako, ekimen horretan, adin nagusiko edozein pertsonak eginiko proiektuak aurkeztu ahal izango dira.

Epaimahai espezializatu batek aukeratuko ditu 10 proposamen nabarmenak, eta lan horiek burututa, azaroaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Banatuko diren sariak honakoak dituzue: lehenengo saria, film labur hoberenari: 2.500 euro; bigarren saria: 1.000 euro; argazkigintza hoberenari saria: 500 euro; publikoaren saria: 500 euro; eta epaimahaiaren sari berezia: 500 euro.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button