LITERATURA

Jon Arretxe eta Joxe Azurmendiren lanak kalean

Gaur goizean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, Erein argitaletxeko ordezkariek eta Jon Arretxe idazleak 19 kamera liburuaren aurkezpen ekitaldia egin dute.

Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak…
Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.

Joan Arretxe doktorea da Euskal Filologian, Heziketa Fisikoan lizentziatua, eta piano eta kantuko ikasketak ere baditu. Orain arte plazaratutako lan guztiak arrakastatsuak izan dira: 7 kolore, Tubabu, Oroituz, Sustrai beltzak Morto Vivace, Fatum, Xahmaran, Tangerko ametsak,….

Beste aldetik, gaur ere bai, Joxe Azurmendik Bakea Gudan Unamuno, historia eta karlismoa lana aurkeztu du Txalapartako ordezkariekin batera.
Liburu honetan, Joxe Azurmendik, Paz en la guerra eleberria aitzakiatzat hartuta, Unamunoren pentsamenduan sakondu du. Aipatutako eleberria azkeneko karlistadari eta, bereziki, Bilboko setioari buruzko nobela da eta, ondorioz, karlismo vs. liberalismo gatazkaren interpretazio saio bat. Hala, bada, Euskal Herriaren eta Modernitatearen interpretazio saioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button