LITERATURA

Jexuxmari Zalakainen “Kartzelako Kronikak”

Jexuxmari Zalakainen Kartzelako Kronikak izeneko lana da Ataramiñek argitaratzen duen lehen liburu elektronikoa. Modu honetan argitaletxeak “edozein arrazoiengatik paperean argitaratzeko biderik ez duten espetxeko lanak formatu honetan zabaltzea” izango du helburu.

Jexuxmari Zalakain 2007ko azaroaren 30ean espetxeratu zuten. Dueñas (Palentzia) espetxean egindako bidaiaren kronikak argitaratu zituen Herria 2000 Eliza aldizkarian; guztira 12 kronika. Aipatutakoez gain kartzelan idatzitako beste hiru testu jaso ditu edizio elektroniko berri honek: elkarrizketa bat, argitaratu gabeko artikuluxka bat eta Ataramiñe’14 urtekarian egindako hitzaurrea. Guztira 15 idatzi labur interesgarri.
Liburua deskargatzeko edo on-line ikusteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button