ARTEA

Javi Sotoren itsas kaosa ikusgai Bilbon

Arte Ederretan lizentziatua den Javi Sotok (St. Gallen Suitza, 1975) El Amo de la Playa erakusketa paratu du Bilboko Carreras Mugica galeriako Hallean, martxoaren 21era bitarte.

Sotok formatuko handiko zazpi obra bildu ditu Bilboko galerian, txerriaren odolarekin eta akrilikoarekin eginak. 2014ko amaieran hasi zen lanok egiten, eta 2015eko hasieran amaitu ditu. Animalien arteko mendekotasunari buruzko keinu-gehiegikeria eta kaosa dituzte ardatz, gizakien arteko borrokak eta indarkeria irudikatzeko asmoz.

Asmo hori hondartzan kokatu du artistak: surfa, itsas fauna, gure irudimenean bizi diren animaliak… Hala, giro tropikala itzali egiten du Sotok bere obran.

Margolanetan primitibotasuna da nagusi, oinarrizko adierazpidea. Hala, pintoreek erabiltzen dituzten zinta baliatu du, zurruntasun naturalizatua lortzeko. Izan ere, artistaren xedea da amaierako emaitza oztopatzea, eta gure arbasoek muraletan erabilitako teknikak baliatzea: irudi planoak eta sakontasun eza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button