LITERATURA

"Emekiro", euskarazko ipuin bilduma nederlanderara itzulia

Herbehereetako liburu-dendatan, Zirimiri Press argitaletxearen lehen liburua, Emekiro, salgai dago honezkero. Sei euskal emakume (Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Jasone Osoro, Eider Rodriguez, Katixa Agirre eta Kristina Goikoetxea) idazleren ipuin bilduma da lan hau, euskaratik zuzenean itzulia. Ekimenaren atzean Henrike Olasolo, eta Cristina Richarte daude.

Liburuak biltzen dituen ipuinen izenburuei dagokienez, Uxue Alberdiren Oihua eta Gurutzegrama, Jasone Osororen Dordokak, Plantxa eta Tatuajea, Eider Rodriguezen Nahiago nuke gezurrik ez esan eta Hagina, Katixa Agirreren Hosting eta Kristina Goikoetxearen Afrikaans brood eta Schuim biltzen ditu liburuak. Azken egilea, Kristina Goikoetxea, Herbeheretan bizi eta nederlanderaz idazten duen euskal idazle bat da. Ipuinen itzultzaile lanetan Olasolo bera eta Peter Smaardijk holandarra ibili dira.
Datozen hilabeteetan Laura Mintegiren Sisifo maiteminez argitaratu nahi dute.

Euskalkulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button