IKUS-ENTZUN

“Euspot” lehiaketaren bosgarren edizioa abian

Euspot lehiaketaren helburua da “publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea da eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea”. Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak sarituko dira, beti ere euskarazko sormena bultzatuz.

Lanak apirilaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eus webgunean eta sari banaketa ekitaldia maiatzaren 12an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.

Lau sari banatuko dira: Spotik onena, 1.000 euro; Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena, 500 euro; Publikoaren saria, 500 euro, eta gazteen saria (14-18 urte), 250 euro.

Lehiaketaren oinarriak eta informazio gehiago: http://euspot.eus/lehiaketaren-oinarriak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button