IKUS-ENTZUN

ETB-3ko "Film Laburrak" saioan Nontzefilmak lehiaketako irabazleen laburmetraiak ikusi ahal izango dira

Nontzefilmak 2010 lehiaketan irabazleen sei lan ikusi ahal izango dira Film laburrak saioan. Bertan, Elisabeta, euskarazko lanik onena; Barcelona Venecia, zineko lanik onena; Mozkor Politikoa, zineko bigarren lanik onena eta hirugarren saria jaso zuen El hombre que olía a Pedo laburmetraiez gozatu ahal izango da.

Animaziozko laburmetraien atalean irabazi zuten beste hiru ere ikusi ahal izango dira: Gestación Agraria, La Pérdida del Juicio eta animazio esperimentala lantzen duen izenbururik gabeko laburmetraia.

Honekin batera, Artzainak: sheeperds end Sheep film laburra estreinatuko da, Idahoko muinoetan bizi ziren euskal artzainen bizimodu gogorra kontatzen duen lana, eta 80 egunean pelikularen zuzendariekin, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, egindako elkarrizketa jarriko dute.

Albisteen tartean, Kepa Sojok, Nontzefilmakeko epaimahaikideak, Begibistan Amurrioko jaialdiaren nondik norakoak azalduko ditu.

EITB-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button