BESTELAKOAK

Jakin Jardunaldia: “Utopia 68/18: iruditeria berrien bila”

UEUko ikastaroen barruan Utopia 68/18: iruditeria berrien bila Jakin Jardunaldia egingo da Usurbilen, uztailaren 12an eta 13an. Ikastaroa Jakinek, UEUk eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatu dute.

Jakinek jakinarazi duenez, “68ko Maiatzetik mende erdi bete den honetan, utopiaren inguruan jardungo dugu aurten, bereziki zaintzaren utopiari eta utopia sozio-ekologikoari erreparatuko diogu. Horretarako, bederatzi aditu eta aritu gonbidatu ditugu”.
Izan ere, “1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu”.

Utopia 68/18. Iruditeriaberrien bila jardunaldian, “gogoeta  kolektiboaren bitartez, nora goazen edo nora joan nahiko genukeen begitantzeko” ahalegina egin da.  Amaia Lasa, Alba Garmendia, Edu Apodaka, Uzuri Aboitiz, Bego Zearreta, Iñaki  Barcena, Anaiz  Agirre, Xabier Harlouxet eta Bego Huarte izango dira egun horietan arituko direnak.

Informazio guztia Jakinen atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button