IKUS-ENTZUN

Euskal Zinema Dokumentalaren Astea, Gasteizen

Gasteizen, aste osoan zehar, Euskal Zinema Dokumentalaren Astea egiten ari da. Bere programazioaren barruan Euskal Herriko profesionalek zuzendutako dokumentalik onenak bildu dituzte.     

Gai oso anitzetako sei dokumentalen emanaldiak ondu dira. “Dokumental horien gaiak anitzak dira, immigrazioa, erbestealdia edo rock and rola, besteak beste. Gainera, hitzordu hori emanaldien ostean, egileekin egingo diren solasaldi interesgarrietan parte hartzea ahalbidetuko zaie bertaratzen direnei”.  

Gaurko saioan Estibaliz Urresola zuzendariaren Voces de papel filma pantailaratuko da. Filmak hauxe kontatu nahi du:  “Paris da José Antonio Agirrek pairatutako erbestea ondoen adierazten duen hiria. Hiri horrexetan kokatzen da dokumental hau: gerra kulturaren bitartez egitea erabaki zuen lekuan”.

Datozen egunotako saioak honakoak dira: Rocknrollers (Juanma Bajo Ulloa); Pedaló (Juan Palacios) eta En Tránsito (Oscar Tejedor).

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button