LITERATURA

Itzulpengintza sustatzeko "Idazlea itzultzaileen lantegian"

EIZIEk urtero antolatzen du itzulpen lantegia, euskal idazle baten lanak ikuspuntu linguistiko ezberdinetatik begiratu eta sentitu ahal izateko.
Aurten Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean bilduko diren itzultzaileek frantsesera, katalanera, galegora eta gazteleniara ekarritako Itxaro Bordaren poema hautatuak lantzen eta eztabaidatzen jardungo dute.
Egileari ere frantseseko bertsio bat eskatu zaio aurten, itzultzaileek egindakoarekin alderatu eta autoitzulpenari buruzko zenbait ondorio ateratzeko.
Haizea Parot (frantsesa), Pau Joan Hernàndez (katalana), Isaac Xubin (galegoa) eta Manu Lopez Gaseni (gaztelania) izango dira gonbidaturiko itzultzaileak.

Informazio gehiago EIZIEren webgunean duzue.

EIZIEk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button