IKUS-ENTZUN

Daniela Féjerman zuzendariak eta Alejo Flah gidoigileak “La Adopción” aurkeztuko dute Bilbon

Bilboko Fas zineklubak saio berezia ondu du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean, Euskal Gidoigileak elkartearekin lankidetzan: Daniela Féjerman zuzendari eta Alejo Flah gidoigile argentinarrek  2015ean estreinatu zuten La Adopción filma aurkeztuko dute.

Horrekin batera, Carolina Gómez de Llarena zinegileak 2016an filmatutako Wander film laburra ere pantailaratuko da. Pelikulak hauxe kontatzen du: “Baso batean dabiltzan bitartean, beren gauzaz gabetuz, gizon bat eta emakume bat leku batera iristen dira non egia saihestezin batekin topo egiten duten”.

Féjerman zuzendariak eta Flah gidoigileak aurkeztuko duten La Adopción filmaren harira, zuzendariaren laugarren lana da eta hark bizitako esperientzia batean oinarritzen da: “orain dela urte batzuk, Danielak Ukrainako ume bat adoptatu zuenean izandako arazoak kontatzeko beharrean zela eta, sortu zuen film hau”. Zinegilearen estreinako lan dramatikoa da.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button