IKUS-ENTZUN

Emakumeek egindako zinemaren XVIII. erakustaldia

Urriaren 16tik 19ra bitartean, Bilboko BBK aretoan, Emakumeek egindako zinemaren XVIII. erakustaldia programatu da hainbat film interesgarrirekin. Ikusizko hitzorduez gain, urriaren 14tik 24ra, Lotte Reiniger artistaren omenez, ilustrazio, argazki eta testuen erakusketa ere antolatu da.

Diogun bezala, urriaren 16an hasiko da emakumeen filmografia ardatz duen ziklo hau. Hala 19:30ean, laburmetraiak femeninoan saioa egongo da eta geroago, 20:15ean, Cleo de 5 a 7 izeneko film luzea.

Urriaren  17an, berriz, laburmetraiak femeninoan saioa 19:30ean, eta zinema beltzaren inguruan The Hitch-Hiker. Hurrengo egunean, Xprest!Aux lehiaketaren oinarriak zabalduko dira goizean eta arratsaldean, 19:30ean, Rosa Regàsen hitzaldia egongo da: La cultura es la base del progreso. Gauean, Meshes Of The Afternoon filma pantailaratuko da.

Azken egunean, urriak 19, denetarik egongo da. 17:30ean, laburmetraiak femeninoan saioa; 18:30ean, Animaziozko film laburrak, Sombras de Lotte Reiniger; 19:00etan, mahai-ingurua osatuko da Zinemaren hedapenerako plataforma berriak gaipean; 19:45ean, La Pájara filma ikusteko aukera egongo da; 20:30etan, Xprest!Aux lehiaketara aurkeztutako laburmetraien emanaldia eta gero, 22:00etan amaiera ekitaldia eta sari-banaketa.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button