IKUS-ENTZUN

Museoak eta zinema, Nafarroako Filmotekan

Gaur ospatzen den Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Nafarroako Filmotekak saio berezia ondu du gaur, 20:00etatik aurrera, Nafarroako Museoen Sarearekin elkarlanean, Das Grosse Museum (Austria, 2014), “instituzio horiek arte-lanak berreskuratzeko, artxibatzeko, katalogatzeko eta erakusteko duten garrantzia azpimarratzearren”.

Das Grosse dokumentalak Vienako Artearen Historiaren Museoko erakusketen atzean dagoen lana erakusten du; Caligari Saria eman zioten Berlingo Zinema Jaialdian.

Nafarroako Filmotekaren arabera, “Johannes Holzhausen zuzendariak, fikziozko pelikula bat izango balitz bezala, dokumental bat grabatu du elkarrizketarik gabe, off ahotsik gabe eta hondo-musikarik gabe”.

Filmean museoko langile guztiak dira protagonistak, zuzendaritik garbitzaileetara. “Pelikulan, langile horien eguneroko ohikeria jasotzen da, erakusketak egiterakoan arazoak sortzen dituzten drama txikiak aintzat hartuta”.

Dokumentala hausnarketarako lana ere bada, artearen eta museoen egungo lana zalantzan jarriz: “Zer-nolako eginkizuna du arteak nazio baten nortasuna irudikatzean politikaren eta turismoaren barnean?”.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button