ARTEA

Iñaki Ruiz de Eguinok erakusketa berria paratu du Zarautzen

Iñaki Ruiz de Eguino (Donostia, 1953) eskultore eta pintorea da, bai eta arte kritikaria, irakaslea, komisarioa eta artearen teorikoa ere. Bada, donostiarrak Formulak eta ordenazio geo-plastikoak izenburuko erakusketa paratu du Zarauzko Ispilu Arte Galerian. Erakusketa zabalik egongo da abuztuaren 2ra arte.

Ispilu Arte Galeriaren arabera, artistak hainbat pieza jarri ditu Zarautzen, eskulturak, pinturak eta paper gainean egindako obrak, hain zuzen. Horretaz gainera, 2018an burututako formulazioak seriearen baitan garatutako zenbait obra ere ikusgai daude. Bere obra berrienak ere paratu ditu artista donostiarrak; kutxa itxura duten lanak dira, “zeintzuk leiho irekiak diren”. Planoak gainezarriz egindako paperezko pieza flotatzaileak dira.

Iñaki Ruiz de Eguinok, bestalde, sari berri bat jaso du oraintsu, Toledon egindako Oasis topaketan. Espainiako eta Japoniako harremanen inguruan ardazten den ekitaldia da, Reijinsha erakundeak antolatua. Donostiarra Europako artista geometriko prestigiotsuenetarikoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu