BERTSOTAN

Altsasun Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketa

Hendaiako kanporaketa larunbatean izan eta gero, igandean laugarrena jokatuko da, Altsasun. Saioa herriko Burunda pilotalekuan izango da 17:30ean.

Altsasun Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu, Oihane Perea, Unai Agirre eta Xabier Silveira arituko dira. Araba eta Nafarroako egungo txapeldunak dira, hurrenez hurren, Perea eta Silveira.

Altsasuko Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketa da. Bezperan, Hendaian jokatuko da hirugarrena Amaia Agirre, Felix Zubia, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia eta Julio Soto bertsolariekin.

Igandeko saioan irabazten duena azaroaren 17an Murgian jokatuko den finalaurrekorako sailkatuko da zuzenean. Horretarako, oraingoz, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina daude sailkatua. Gainerakoek, Oiongo saio arte itxoin beharko dute puntuazioaren arabera sailkatuko ote diren jakiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button