BERTSOTAN

Xenpelar Dokumentazio Zentroa, EHUn

Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroak EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Sailak ondutako Dokumentazio Jardunaldietan parte hartuko du egunotan. Izan ere, apirilaren 22an eta 23an bertsolaritzaren sare dokumentalaren inguruan arituko da Nere Erkiaga Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzailea.

Xenpelar Dokumentazio Zentroa (XDZ) Bertsozale Elkarteak sortu zuen 1991n, bertsolaritzaren ondarea jaso, antolatu eta gizarteratzeko asmoz, baita bertsolaritzaren inguruko ikerketa lanak sustatzeko ere.

Bertsozale Elkartearen arabera, “Jardunaldiotan bertsolaritzaren ondarearen inguruko ezagutza eta BDB Bertsolaritzaren Datu-Basearen inguruko azalpenak eskaintzeaz gain, egungo digitalizazio eta internet bidezko gizarteratze lanetan dauden aukeren eta oztopoen inguruko hausnarketa aurkeztuko dugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button