IKUS-ENTZUN

“Emak Bakia” filma Kalifornian eta Kanadan proiektatu da

Oskar Alegria iruindarraren Emak Bakia filma AEBetako San Frantzisko hiriko San Francisco International Film Festival jaialdian proiektatu da maiatzaren lehenengo egunetan. Orotara hiru emanaldi izan dira, eta filmak oso harrera ona izan du. Kanadako Vancouver hiriko DOXA Documentary Film Festival zinemaldian ere izan da.

Filmak nazioarteko ibilbidearekin jarraituko du egunotan. Hala, maiatzaren 30etik ekainaren 1era bitarte Montenegroko Pogdorica hirian egingo den Underhillfest jaialdian parte hartuko du, bai eta Liman ekainaren 3tik 6ra bitarte izango den FIACID zine jaialdian ere. Azkenik, ekainaren erdi aldean Australiako Sydney hiriko International Film Festival jaialdian ere proiektatuko da.

Alegriaren lanak Man Ray artista dadaistak 1926an Miarritzen filmatu zuen Emak Bakia filmean du bere jatorria. Poema itxura duen artista dadaistaren ikus-entzunezko lan horretatik abiatuta, kutsu esperimentaleko lana egin du iruindarrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button