LITERATURA

III Literatura Astea Zarautzen

Urtero legez, Azken Portuko kideek III. Literatura Astea antolatu dute literatura erabiltzen den zenbait arteen inguruan hitz egiteko.

Horrela, Anari abeslariak bere abestien gainean eta azpian dagoena azalduko du gaur. Bihar, Maialen Lujanbio abeslariak bere aldetik bertsoaren lantegia erakutsiko du eta noski, bertsolariak bertso bat egiteko dituen erreferentziak eta literatur baliabideez hitz egingo du.

Asteazkenean, zinema eta literaturaren arteko lotura izango da Anjel Lertxundiren gaia. Hitzetik irudietarako jauzia eginez, zinemarekin idazle honek izan duen esperientzia kontatuko du. Nola da liburu bat zinemara moldatzea edo ze ezberdintasun dago libururako idaztetik zinemarako idaztera izango dira bertan azalduko dituen gaiak.

Amaitzeko, ostegunean, Ander Lipusek pertsonaiatik pertsonaiarako igarobideaz hitz egingo du. Pertsona pertsonaia bihurtzen da antzezlan batean, baina beretik asko ematen dio. Non dago pertsonaren eta pertsonaiaren arteko aldea? Nola nahasten dira biak?

III Literatura Asteko hitzaldi guztiak Azken Portun-ko kristau biltoki zaharrean egingo dira 20:00etan, gaurtik, maiatzak 10, eta osteguna bitartean, maiatzak 13.

Garazi Laturiagak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button