IKUS-ENTZUN

“Irudi Mintzatuen Hiztegi Poetikoa” film laburra, FASen

Bilboko FAS zineklubak Villa Dolores Kolektiboak filmatutako Irudi Mintzatuen Hiztegi Poetikoa (Euskadi, 2014) film laburra aurkeztuko du, gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldia KORTeN!fas jaialdiaren baitan egingo da.

Lan labur horrekin batera, Les garÇons et Guillaume, à table!, (Guillaume Gallienne, Frantzia, 2013) film luzea ere pantailaratuko dute. Marc Urquijo, zineklubaren bazkideak aurkeztuko du gaurko saioa.

Honela dio Irudi Mintzatuen Hiztegi Poetikoa lanaren sinopsiak: “Gizon batek hitzak lekuak direla esan zigun. Geroztik, tokiz-toki ibili gara. Ondoren ikusiko duzuena gure ibilbidearen mapa da, bost herriz eta esamoldez osaturiko bilduma txikia”.

Bestalde, Les garÇons et Guillaume, à table! filma komedia da, eta Guillaume Galliene aktore, gidoigile eta zuzendariak filmatutako estreinako lana da. Filmak kutsu autobiografikoa dauka. “Ba al dago aktore nola bihurtu den kontatzen duen barne historia baino zintzoago den zerbait? Honela adin batetik bestera emandako pausoa ikusten dugu, sexu batetik bestera, dekoratu batetik bestera, helburu bakar batekin, amaierara heltzea eta sinistu dezatela”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button