IKUS-ENTZUN

Euskaraz azpititulatutako zinea, Gasteizen

Gasteizko Montehermoso zentroan, euskaraz azpititulatutako filmak proiektatzen ari dira; hala, otsailaren 13an, Kai Sehr zinegilearen Skateistan filma proiektatuko da, 19:00etan. Emanaldiok Eusko Jaurlaritzaren Filmazpit programaren baitan daude.

Skateistan filmak Afganistango Kabul hiriburuan abiatutako eta hezkuntza-helburuak dituen skate-eskola baten istorioa kontatzen du: “2007 urtean Oliver Percovich eta Sharna Nolan Kabulera iritsi ziren bi patinete besapean izanik. Bertan, biztanleen %50a haurrak diren herrialde batean, euren oholak haurrentzat imanen modukoak zirela ohartu ziren aurki. Mekroyan barrutian dagoen abandonatutako iturri errusiar batean patinetearekin ibiltzen hasi eta segituan bertako mutil talde bat elkartu zitzaien. Neskak hurbildu ziren ondoren”.

Apirilera bitarte, beste bi emaldi izango dira Montehermoso zentroan, euskaraz: martxoaren 13an, Emakume film bilduma, eta apirilaren 10ean, No More Tour (Daniel Gomez eta Fermin Muguruza, Euskal Herria, 2013).

Iragan urtarrilaren 9an, bestalde, lehenengo emanaldia egin zen: Laurent Cantet zinegilearen Entre Les Murs (Frantzia, 2008).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button