ARTEA

Iban Barrenetxea ilustratzailearen erakusketa Elgoibarren

Iban Barrenetxea (Elgoibar, 1973) egungo ilustratzaile sarituenetakoa da. Bere irudiak, eta testuak, Bombástica Naturalis eta El Cuento del Carpintero liburuetan ikus eta irakur daitezke, besteak beste. Ipuin klasikoak ere jantzi ditu bere marrazkiekin. Gipuzkoarrak erakusketa inauguratuko du maiatzaren 17an Elgoibarko Kultur Etxean. Barrenetxearen lanak ikusgai egongo dira maiatzaren 31ra bitarte.

Lugaritz Kultur Etxearekin batera ondutako erakusketa honetan, aipatutako liburuen irudiez gain, Alicia en el país de las maravillas eta Blancanieves-enak ere ikusi ahalko dira, baita bestelako liburuak eta lanak ere.

Ipuinak ilustratu ez ezik, Barrentxeak idatzi ere egiten ditu. Bere ilustrazioak ñabarduraz beteriko irudiak dira, eta bere kontakizunetan kutsu burlaria erakusten du. Egilearen lagun baten hitzetan, Barrenetxearen lanak “jantzi ingeles klasiko baten antzekoak dira, baina papar-hegalean ura botatzen duten paperezko lore batekin”.

Espainiako egunkarietako kultur gehigarrietan sekulako laudorioak jaso ditu, tartean, El Pais egunkariko Babelia-n eta El Mundo-ko El Cultural-en. Horretaz gain, hainbat sari eskuratu ditu, prestigio handiko Bratislava saria eta Euskadi Literatura Saria, besteak beste.

Ogibidez diseinatzaile grafikoa da, baina azken urteotan literaturaren dihardu. Bere ilustrazioak hainbat herrialdetan erakutsi ditu, hala nola, Erresuma Batuan, Japonian eta Italian, eta bere testuak makina bat hizkuntzara itzuli dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button