ARTEA

Iago Rey de la Fuente artistaren “Matriz”

Bilbao Arteko erakusketa aretoak Iago Rey de la Fuente artistaren Matriz erakusketa abiatu du.

Epaimahai batek aukeratu du Bilbao Arteko 2014ko artista egoiliarra izan den Rey bere sorkuntza proiektua erakusteko. Ikuspegi arkitektonikotik asmatutako eta egindako eskulturez bete du zentroaren espazioa, izan ere maila handiko eskulturak eta irudiak biltzen dira Matriz erakusketan. Zura, burdina, eskaiola eta hormigoia dira bere eskultura piezatan erabili dituen materialak. Korapiloa kontzeptutzat hartu eta erabiltzen du, eta tolestura. Izan ere, irudiak behin eta berriro tolestutako piezak dira, fotokopiagailua behin eta berriro erabiliz, “jatorrizko irudia, hainbat paneletan erakusten diren beste irudi bitxi batzuk bilakatu arte”.

Honakoa azpimarratu du Reyk erakusketaren hariaz: “Niretzat interesgarriagoa da prozesua emaitza baino. Benetan garrantzitsua gozamenaren eta proiektuak sorkuntza prozesuan eman ahal didan guztiaren bilaketa da”.

Iago Rey de la Fuente zarauztarra Eskulturara Aplikatutako Arteetako Goi Mailako Teknikari da Compostelako Donejakueko Escuela de Artes y Oficios Maestro Mateo izenekoan. Daniel Txopitea 2014 beka jaso zuen, eta 2014an Windsor Kulturgintzan egin zuen erakusketa bat.

Iago Rey de la Fuente artistaren Matriz erakusketa urriaren 2tik 23ra ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu