ARTEA

Alfredo Alcainen atzera begirakoa Rekalde aretoan

Alfredo Alcain (Madrid, 1936) artistaren atzera begirakoa ikusgai dago Bilboko Rekalde aretoan azaroaren 18ra bitarte Paper gaineko begiradak izenburupean. Bertan 100dik gora obra ikus daitezke, margolanak eta eskultura txikiak, hain zuzen ere.

Artista madrildarrak 60ko hamarkadan hasi zuen bere jardun artistikoa eta erakusketan bere ibilbideko garai guztietako obrak daude. Erakusketarako propio eginiko katalogoak, gainera, Bernando Atxagak artistaren omenez idatziriko poema bat jasotzen du hitzaurrean.

Hala, Alcainek 60ko hamarkadan pop kutsuko pintura lanak egin zituen erakusleiho, fatxada, ile-apaindegia eta estankoetan, besteak beste. 80ko hamarkadaren hasieran baina, natura hilak egiten hasi zen. Hortik aurrera, 90eko urteetan, bere obrak formatu obalatua hartu eta kubismoaren eragina jaso zuen.

Artelan horiek koloretsuagoak eta argitsuagoak dira, baina formak eskematikoagoak, abstraktuagoak eta geometrikoagoak dira. Izan ere, abstrakzio hori nagusitzen da Alcainek mende berrian egin duen obran. Madrildarra tradizioaren eta modernitatearen artean mugitzen da.

Esan ohi da Alcain tailerreko artista da, pintore ilusionista, fina eta azkarra. Menderaezina.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button