ESZENA

Huts Teatroak “Hozkailua” taularatuko du Donostian

Ostegun, ostiral eta larunbatean, Huts Teatroa konpainiak Hozkailua antzezlana aurkeztuko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 21:00etatik aurrera.

Unai Iturriagaren testuan oinarritutako obra da Hozkailua, Manex Fuchs-ek zuzendua eta Ander Lipuseketa Patrici Urrutiak antzeztua. Musika Asier Ituartek egin du, eta Keu Agirretxea musikariak gitarrak sartu ditu.

Hauxe da obraren sinopsia: “Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua”.

Informazio gehiago: artedrama.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu