BERTSOTAN

“Udabarriko Faseko” azken aurreko saioa

Maiatzaren 14an, zapatua, Arrigorriagako Lonbo aretoan Udabarriko Faseko azken aurreko saioa jokatuko da, 17:30etik aurrera. Arrigorriagan sei bertsolari lehiatuko dira Ander Aldazabal, Arkaitz Zipitria, Galder Bilbao, Igor Galarza, Joseba Artza eta Unai Mendiburu.

Saioan gaiak ematen Ane Arnaiz arituko da, eta epaimahaikideak Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula eta Miriam Juaristi  izango dira.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean bederatzi saio jokatuko dira guztira, eta hala, hurrengo asteburuan Udabarriko Faseko azken kanporaketa jokatuko da. Maiatzaren 22an izango da, Getxoko Fadura kiroldegian. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button