IKUS-ENTZUN

Frantziako dokumentalen hilabetea, Bilbaoarten

Institut français erakundeak frantziar dokumental-zuzendariek egindako lanak aurkeztuko ditu hil honetan, Bilbaoarte zentroan, Mois du Film Documentaire (Dokumentalaren hilabetea) zikloaren baitan.

Guztira, zazpi lan pantailaratuko dira, haietako bat Bilboko FNAC dendan, azaroaren 11n: Le Rideau de sucre (Camila Guzmán).

Gaur bertan, halaber, Claudine Bories zinegilearen Les règles du jeu lana aurkeztuko dute, 19:00etatik aurrera. Filmak lana bilatzen ari diren 20 urteko gazteen nondik norakoak biltzen ditu. Inbertsio-enpresa batek gazteei lana lortzeko jokabide eta arauak irakatsiko dizkie. Dokumentalean, arau eta jokabide horien zentzugabekeria ere agertuko da.

Gainerako filmak hauexek izango dira: azaroaren 9an, Chante ton bac d’abord (D. André); 16an, Découvrir l’ailleurs filma laburrak; 23an, Souvenirs de la Guéhenne (T. Jenkoe); eta, azkenik, 30ean, Brûle la mer (M. Berchache) eta Kamen – les pierres (F. Lazar).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button