IKUS-ENTZUN

Huhezineman lanak aurkezteko epea zabalik

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10. edizioa, 2017ko martxoaren 28tik 31ra bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Filmak bidaltzeko epea otsailaren 16a arte egongo da zabalik.

Zinemaldian honako sariak banatuko dira: Goiena Sariak euskarazko film labur onena sarituko du, eta aurten diru gehiagekin. Horrez gain, Ogeita4 Camera Solution enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2018ko Huhezineman aurkeztuko den euskarazko film bat egiteko; Vertigo saria ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lan onenarentzat izango da; Basque Culinary Lehiaketan Euskal Herriko edozeinek parte hartu ahal izango du 3 minutuko mikro-laburrak eginez.

Aurten lanak doan aurkeztu ahal izango dira, eta izen emate fitxan filmaren Vimeo esteka bat bidaliko da eta kitto.

Sail bakoitzaren oinarriak kontsultatu daitezke Huhezinemako webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu