MUSIKA

Janis Joplin abeslari estatubatuarraren biografia musikala

Gaur berton,  Amy Berg zinegileak zuzendutako Janis: Little Girl Blue (2015, AEB) filma pantailaratuko dute Gasteizeko Oihaneder Euskararen Etxean. Janis Joplin (1943-1970) abeslari estatubatuar ospetsuari buruzko dokumentala da, eta Kortxeak & Krispetak ziklorako euskaraz azpititulatu ostean, oraingoan Filmazpit zikloaren barruan eskainiko dute, 19:00etatik aurrera.

Cat Powerrek, folk alternatiboko kantautoreak, lehen pertsonan kontatzen du nola bilakatu zen Janis Joplin izar. Horrela, hildako artistaren aurpegi gizatiar eta ezezaguna erakutsiko dio ikusleari, kontraesanez beteriko pertsonalitatearen erretratu zintzo, intimo eta esanguratsua eskainiz. Joplinek urteetan senide, lagun eta laguntzaileei idatzitako gutunen bitartez eginiko kontakizuna da, 27 urterekin zorigaiztoko baldintzetan zendu zen arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button