IKUS-ENTZUN

Zinema arratsaldeak Arkeologia Museoan

Bizkaiko Foru Aldundiak arkeologiaren inguruko bi film proiektatuko ditu Arkeologia Museoan, Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren eta Oiasso Erromatar Museoaren artxiboek lagatakoak.

Hala, asteazken honetan, martxoaren 18an, El Cantar de Roldán proiektatuko da, Erdi Aroko literaturaren maisulanetako bat. Filma ikusi ostean 30 minutuko hizketaldia egingo da, Armando Besga Erdi Aroko historian doktorearekin.

Martxoaren 25ean, El barco perdido de Venecia proiektatuko da. Film garaikide horrek XIV. mendetik aurrerako garaietara eramango ditu ikusleak. Lana, Veneziako errepublikako itsasontzi enblematikoa zen galea itsasontziaren ingurukoa da.
Aurrekoan bezala, filma ikusi ondoren, 30 minutuko hizketaldia egingo da. Kasu honetan Manu Izagirrek dinamizatuko du. Ondare teknikaria da, ur azpiko arkeologian aditua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button