IKUS-ENTZUN

Otto Preminger-i buruzko “noir” zikloa, Alondegian

Otto Ludwig Preminger (Wiznitz, Austria, 1906 – New York, AEB, 1986) zuzendari klasikoaren inguruko zikloa ondu du Bilboko Alondegiak azaroaren 13tik 2014ko otsailaren 6ra arte. Guztira, genero beltzeko dozena bat film proiektatuko dira, tartean, Laura (1944), The Man with Golden Arm (1955) eta Anatomy of a Murder (1959) ezagunak.

Preminger-ek aurrez aurre jartzen ditu mundu erromantiko eta dekadente bat eta beste mundu objektibo eta errealista bat. Hala, zine pertsonal eta independentea egitea lortu zuen, plano luzeak eta eszenaratze zainduak tarteko. 36 film luze egin zituen bere ibilbidean, horietako asko, “noir” generokoak, Laura klasiko beltza, besteak beste.

Izan ere, austriar jatorriko zinegilearen film entzutetsuenak genero beltzekoak izan ziren. Alondegiaren webgunean irakur daitekeenez, “(…) zinema beltzeko filmekin lortu zuen arrakasta, besteak beste, Laura film ospetsuarekin. Fox utzita, produktore independente egin zen Columbia etxearen banaketarekin, eta The Man with Golden Arm egin zuen, heroinarekiko mendekotasunari buruzko lehenengo filma, bai eta Anatomy of a Murder bezalako maisulanak ere. Bere ibilbideak, ondoren, gai handiei buruzko best-sellerretan oinarritutako superprodukzio handietara jo zuen”.

Zikloan ondoko filmak proiektatuko dira: Laura (1944), Fallen Angel (1945), Margin For Error (1943), Daisy Kenyon (1947), Whirpool (1950), Where The Sidewalk Ends (1950), Angel Face (1953), The Man With Golden Arm (1955), River Of Not Return (1954), Anatomy Of A Murder (1959), Advise & Consent (1962), eta Bunny Lake Is Missing (1965).

Informazio guztia: alhondigabilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button