IKUS-ENTZUN

“Laburbirak” bederatzi film erakutsiko ditu herriz herri

Laburbira prest dago, eta martxoaren 18an hasi eta apirilaren 17ra arte, herriz-herri ibiliko da euskarazko film laburrak erakusten. Aurten, Laburbirak bederatzi film labur aukeratu ditu herrietan euskarazko proiekzioak pantailaratzeko. Otsailaren 7ra arte egin ahal da eskaera.

Honakoak dira  XVI. edizio honetan ikusgai izango diren filmak: Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez), Shell phone (Miren Mujika), Zapatak (Irati Murua), Ama (Josu Martinez), June (Arantza Ibarra), Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea-Marta Teijeira), Ilunpean (Iker Maguregi eta Andrea Martinez), Erroak (Ane Zuazubiskar), eta Handiak eta txikiak  (Laida Ruiz).

Laburbirak sekulako bira egin zuen joan den urtean eta 29 herrietan ikusi zen euskarazko zinematografia: Bergara, Ordizia, Azpeitia, Lazkao, Sestao, Ermua, Etxebarri, London, Usurbil, Sondika, Paris, Getaria, Gasteiz, Larraintzar-Ultzama, Irun, Soraluze, València,  Zumaia, Hondarribia, Areatza, Arespalditza, Oñati, Azkoitia, Basauri, Hernani, Biasteri, Igorre, Mutriku eta Arrasate.

Aurtengo lanen gaineko informazio guztia hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button