IKUS-ENTZUN

“KliKlap 2017” jaialdian lanak entregatzeko epea zabaldu da

Azaroaren 16tik 19ra egingo dute Hazparnen Zinegin Festibala eta bertako KliKlap film laburren lehiaketa ere burutuko da. Ekimen horretara lanak bidali ahal dira urriaren 31ra arte.

“Zinegin Festibala euskal zinema festibalak lekukoa hartu du beti ere hasierako helburuak segituz: euskal bideogintza sustatzea eta publiko zabal bati jastaraztea. Aurtengo gaia Airea da eta filmak aurtengo Zinegin Festibala denbora aurkeztuak izanen dira, 2017ko azaroaren 16tik 19ra. Lehen hiru filmak sariztatuak izanen dira”.

Bideoak genero desberdinetakoak izan daitezke: fikzioak edo dokumentalak, errealak edo marrazki bizidunak. Bideoen iraupenak ez du bost minutu gainditu behar, eta euskaraz, euskarazko azpitituluekin edo mutuak izan behar dira.

Datu gehiago jakiteko, sartu zaitezte jaialdiaren orrialdean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button