ARTEA

Alvaro Gil nafarrak erakusketa paratu du Rekalde aretoan

Álvaro Gilek (Corella, Nafarroa, 1986) Monta tu T-Rex Party izenburuko lana jarri du Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan.

Nafarrak muntaketa ardatz duen instalazioa paratu du Bilbon. “Proiektu berri honetan, forma handi bat aurkezten dut, erraz ezagutzeko modukoa, era digitalean diseinatu eta egituratutako zenbakizko eredu baten arabera eraikia”.

Artistaren xedea izan da desmuntatzeko moduko obra bat egitea. “Instalazioaren bidez, azken batean, muntaketaren jaia sortu nahi dut, muntatzeko jokoen maitaleentzat”. Hala, argiak eta poligonoak erabiliz, dinosauro  itxura duen pieza aurkezteko.

Izenburuak dinosauro espezie jakin baten izena gordetzen du, Tyrannosaurus rex.  “Funtsean, dinosauro bat da, gure iruditerian dagoen izaki bat, honezkero existitzen ez dena, argi eta soinuz apaindutako egitura baten gainean jarria, eta metal-flake asko.

Álvaro Gil Arte Ederretan lizentziaduna da, EHU/UPVn. Egun, unibertsitate horretan egiten du lan, ikertzaile bekadun moduan;  ibilgailuak kustomizatzearen gaineko tesia egiten ari da; hain zuzen ere. 2008az geroztik, bankako erakusketak egin ditu; esaterako, Brikokustom Louise 21 galerian (Madril, 2013) eta Ornamento a medida Raquel Ponce galerian (Madrid, 2014), edo Plastic sweet, artefactos para armar. Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du.

Informazio gehiago: bizkaia.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button