LITERATURA

Gabriel Aresti XXXI. Ipuin Lehiaketa

Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXI. edizioaren deialdia egin du. Modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate biotako batera aurkez daiteke obra bakoitza eta 3.500 euro gordineko sari bana eta 1.750 euro gordineko accesit bina egongo dira. Lanak aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko da.

Ohikoa denez, lanak originalak, argitaratu gabeak eta lehenago beste lehiaketa batzuetan sarituak izan ez direnak onartuko dira. Lanen luzera, gehienez, hamabost orrikoa izango da.

Lau kopia aurkeztuko dira, ordenagailuan idatziak (alde batean bakarrik idatzita). Ale bakoitza koadernatuta, gutun-azal itxian eta egilearen inolako aipamen barik. Honako hauek bakarrik ipini behar dira: «Gabriel Aresti XXXI. Ipuin Lehiaketa», aukeratutako modalitatea (euskarazkoa ala gaztelaniazkoa), eta izenburua edo lema. Aipatutako ale horiekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, honako datuekin kanpoko aldean:Izenburua, lema edo izengoitia. Gutun-azal itxiaren barruan egilearen izen-abizenak, helbide osoa, NANaren fotokopia eta harremanetarako telefono-zenbakiak. Lau kopiak eta gutun-azal itxia eskutik eskura eman edo posta ziurtatuaren bidez aurkez daitezke helbide honetan: Bilboko Udala, Kultura eta Hezkuntza Saila, Gabriel Aresti XXXI. Ipuin Lehiaketa, Venezuela plaza 2, 6. solairuan, 48001 Bilbo.

Udalaren web orriaren bidez ere bidali ahal dira, helbide honetan: www.bilbao.net/arestilehiaketa.

Sari-banaketa martxoan izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button