ARTEA

David Hornback-ek argazkigintza tailerra zuzenduko du Bilbon

David Hornback (Los Angeles, 1962) Decisive Moments izenburuko tailerra emango du otsailaren 18tik 28ra bitarte BilbaoArte zentroan. Tailerrak norberaren ikuspegia jorratzen du argazkigintzan.

Horretarako munduko argazkilari onenen ibilbideak jasotzen dituen CONTACTOS dokumentalak erabiliko dira. Otsailaren 14ra arte izena emateko epea zabalik da.

Orotara, sei proiekzio izango dira, Henri Cartier-Bresson, Helmut Newton, Nan Goldin, Sophie Calle edo Duane Michals argazkilariei buruzkoak, besteak beste, ondoko galderari erantzuteko asmoz: Zerk bereziten du argazkilari on bat -talentuduna, begi onarekin eta teknika onarekin- argazkilari ospetsu batengandik?

Ikastaroaren egiturari dagokionez, lehenengo klasean Hornback-ek bere kana erakutsi eta azalduko du. Hurrengo sei saioetan, berriz, CONTACTS dokumentalen proiekzioak egingo dira. Bestalde, partaideek ere euren lanak, esperientziak eta ikuspegiak ere agertu ahalko dituzte.

David Hornback estatubatuarraren harira, ibilbide luzeko argazkilaria da, National Geographic, GEO, Time, New York Times eta Newsweek argitalpenetan agertu dira bera lanak, eta 1990. urtean Pulitzer saria jaso zuen San Frantzisko hirian izandako Loma Prieta lurrikarari buruz San Jose Mercury News argitalpenean plazaraturiko erreportajeari esker.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, sartu bilbaoarte.org webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button