BESTELAKOAK

Heineken Jazzaldian euskal jazzerako tokia

Berriz ere hautaketa prozesuan gailentzen diren tokiko hamar talde, 49. Heineken Jazzaldiak, programazioan sartuko ditu.
Iaz, 40 talde inguru aurkeztu ziren eta horietatik 15ek Donostiako zenbait klubetan jo zuten. Ikus-entzule asko bildu ziren eta euskal jazzak maila altua duela nabarmendu zen.

Aurtengo edizioan parte hartzeko, taldeek Jazzaldiaren webguneko oinarriekin batera zehazten den materiala (musika grabatua, dokumentazioa…) bidali beharko dute Heineken Jazzaldira, azaroaren 28ko arratsaldeko 19:00ak baino lehenago.
Jasotzen diren proposamen guztien artean, 49. Heineken Jazzaldiaren Batzorde Antolatzaileak 15 talde hautatuko ditu. Talde horiek Donostiako klub eta lokaletan joko dute 2014ko urtarriletik apirilera bitartean.

Heineken Jazzaldiaren webgunean hauxe duzue: http://www.heinekenjazzaldia.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button