IKUS-ENTZUN

Ander Mendia eta Harold Lloyd FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak 60. urteurrena beteko du aurten. Hala, gaur, urtarrilak 8, egingo den 2013ko programazioaren estreinako saioan bi izango dira protagonistak: Ander Mendua zuzendari euskalduna Beerbug (2012) film laburrarekin, eta Harold Lloyden Safety Last! (1923) lan klasikoa. Emanaldia El Carmen aretoan izango da, 19:45ean.

Ander Mendia zinegileak, gainera, emanaldian parte hartuko du, eta horretarako Iñaki Lopez kazetariaren laguntza izango du. Beerbug film laburra Kimuak 2012 katalogoaren baitan dago, eta animaziozko lan pertsonala eta sinplea da: bi protagonista eta eszenatoki bakarra. Izan ere, bi pertsonaiek gasolindegia batean egingo dute topo.

Harold Clayton Lloyd (Buchard, Nebraska, 1893ko apirilaren 20a – Beverly Hills, Kalifornia, 1971ko martxoaren 8a), berriz, zinema mutuaren aktore estatubatuarra izan zen. Charles Chaplin eta Buster Keatonekin batera sasoi hartako aktorerik ospetsuenetarikoa izan zen. 200 pelikuletan parte hartu zuen 1914tik 1947ra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button