ARTEA

Harriaren mundua

Zarauzko Photomuseum aretoan aldi-baterako erakusketa berria inauguratu da: “Harria”. Egilea Juan Antonio Palacios da. Erakusketa zabalik izango da otsailaren 10ra bitarte.

Harri jasotzea euskal nekazarien antzinako kirola aztertu du oraingo honetan Juan Antonio Palacios eibartar fotografoak, eta bere irudietan olerkiak, kirolak eta tradizioak forma hartzen dute.

Zuri-beltzezko 42 irudiko argazki erakusketa honetan argazkilaria kirol honen estetikan murgiltzen da eta bertan oinarritzen den kontzeptuaren inguruko baloreak azaltzen ditu. Museoko talde antolatzaileak adierazi duenez, “argazki batzuk formatu handikoak dira eta Juan Antonio Uria olerkariaren testuekin osatuta datoz. Azken horiek iruditik bertatik baino harantzagotik irakurtzen lagunduko digute, kirol honek dituen misterioak eta harri-jasotzaileak harriarekin duen harremana hobeto ulertzen, alegia.”

Erakusketa dela eta, izen bereko liburua plazaratu da, eta bertan 100 irudi inguru jasotzen dira. Otsailaren 1ean, 18:00etan, egileak mahai-inguru bat eskainiko du erakusketaren izenburu berarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button