IKUS-ENTZUN

Euskal zinemaren film luze eta labur onenak, Gasteizen

Euskal Zinemaren astearen 40. urteurrena ospatzeko, Vital Fundazioak atzerabegirako bat antolatu du jaialditik igaro diren film luze eta labur onenekin, urtarrilaren 31tik otsailaren 21era. Horren ostean, otsailaren 23tik martxoaren 2ra arte, Zinemastea programa hasiko da.

Atzerabegirako horretan, orain arte, Irrintxi film laburra (1978) Mirentxu Loyarterena; Akelarre film luzea (1984) Pedro Olearena; El salto de Beamon film laburra (2004), Ane Muñozena, eta  Yoyes (2000) film luzea, Helena Tabernarena pantailaratu dira.

Gaur, otsailak 14, Borja Cobeagaren Éramos pocos film laburra (2005) pantailaratuko dute: “aita eta semea ez dira etxeko lanak egiteko gai. Amak abandonatu egingo ditu, oso baldarrak direlako, eta amona zahar-egoitzatik ateratzea bururatuko zaie”. Los amantes del círculo polar (Julio Medem, 1998) film luzea ere pantaila handian ikusiko da. Dena 1980an hasiko da, haur bi, ikastetxe batetik irtetean, korrika hasten direnean, bakoitza bere arrazoirengatik. Egun horretatik aurrera, bien bizitzek zirkulu bat osatuko dute, Finlandian itxiko dena, Zirkulu Polarraren ertzean.

Datorren Astean, otsailak 21, azken saioa izango da, eta bertan, Tucker Dávilaren Los 4 McNifikos film laburra, eta  Jon Garañoren eta Aitor Arregiren Handia (2017) pantailaratuko dira.

Saioak, Vital Fundazioa Kulturunean izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button