LITERATURA

Nobelak egiteko Augustin Zubikarai sariaren deialdia

Nobelak sortzeko eta beka gisa funtzionatzen duen Augustin Zubikarai sariaren deialdi berria iragarri dute. Saria Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak atondu ohi dute elkarlanean eta egitasmoak 2012ko irailaren 30a arte aurkez litezke. Saria 6.000 eurokoa izango da

Bekaren oinarriak ondokoak dira: Eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, eta argitaratu ez direnak. Aurreko edizioetako irabazleek ezin dute deialdian parte hartu.

Ondorengoak aurkeztu behar dira eta posta elektronikoz bidali: Landu nahi den kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitartekoa, hala nola, argumentua, egitura, luzera eta estiloa zehaztuta. Idazlanaren lagina, 15-20 orrialde bitartekoa, ez du derrigorrean kontakizunaren hasierakoa izan behar. Horretaz gainera, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua ere bidali beharko dira.

Irabazleak urtebeteko epea izango du lana Ondarroako Udalari helarazteko. Luzera gutxienez 150.000 karakterekoa izan beharko du.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, sartu Ondarroako Udalaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button