Pre-FANT apirilaren 27tik maiatzaren 1era helduko da kale nagusiko BBK aretora, Frantziako zine fantasiakoari eta Kataluniako zinemaldiari eskainitako zikloarekin.
Aurten maiatzaren 6tik 13ra ospatuko da Bilboko Zinemaldi Fantastikoa-FANT baina lehenago apirilaren 27tik maiatzaren 1era, Pre-FANTeko programazioaren barruan, zine frantsesari buruzko zikloa eta Sitges Tour a Contracorriente jasoko ditu.
Programazioa apirilaren 27an hasiko da, Jordi Ojeda errobotika adituak Bidebarrieta Kulturgunean eskainiko duen hitzaldiarekin. Gero, eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzarekin hiru film luze eskainiko dira: Mauvais sang, 1986an Leos Caraxek egin zuen kultuzko filma da; Lucas Belvauxen Rapt (2009) eta Hélène Catteten eta Fruno Forzaniren L´Etrange couleour des larmes de ton corps (2013).
Bigarren zine saio potentea Sitges Tour a Contracorriente izenekoa izango da, eta Pre-FANTen pantaila handian ikusiko diren lau filmak hauek dira: Kristian Levringen The salvation (2014), Cédric Angerren La prochaine fois je viserai le coeur (2014), Brian Jamesen Bloodsucking bastards (2015) eta Anouk Whissellen, François Simarden eta Yoann-Karl Whissellen Turbokid (2015).