IKUS-ENTZUN

Katarina Zdjelar-en bideo emanaldiak, Artiumen

Gasteizko Artium zentro eta museoan Ahots bat baino gehiagorekin izenburuko erakusketa ikus daiteke apirilaren 28a bitarte. Erakusketa Katarina Zdjelar (Belgrad, 1979) artistak paratu du eta hizkuntzaren inguruko hausnarketa egin nahi izan du. Gaur, martxoak 8, eta datorren ostiralean, martxoak 15, erakusketaren inguruko bideo proiekzioak eskainiko dituzte, 19:00etan.

Belgradeko artistaren obran hizkuntza eta ahotsa funtsezko tresnak dira. Dena dela, orain arte lan asko egin du mugimenduan dagoen irudiarekin eta soinuarekin.

Artiumen dauden lanek hizkuntzari buruzko gogoeta bilatzen dute, bertan bat egiten baitute identitatea, agintea eta komunitatea bezalako kontzeptuek. Hala, hausnarketa horren bitartez kolonialismoa edo botere harremanak aztertu nahi ditu.

Era berean, ahotsaren eta musikaren garrantzia ere nabaritzen da bere lanetan. Bere bideotan, hain zuzen, ikusten da nolako garrantzia izan zuten bi horiek espazio politikoen, bai fisikoen zein metaforikoen eraketan.

Horretaz gainera, Aitormena. World jautsitsaitsutsitsaitsugunea obran Euskal Rock Erradikala musika estiloa ere jorratzen du. Zdjelari interesatzen zaion alderdia mugimendu horren identitate elementua da. Izan ere, musikaren bidez, musikari eta jende askok euskara ikasi zuen.

Hala, gaur, martxoak 8, eta datorren ostiralean, martxoak 15, erakusketa horri loturiko bideo emanaldiak ikusteko aukera izango da Artiumen. Honatx proiektatuko diren filmak: How to Fix the World (Jacqueline Goss, 2004); 1234 (Zhou Tao, 2008); Long After Tonight (Matt Stokes, 2007); Natural Mystic (Anri Sala, 2002); Kolpez Kolpe (Iñaki Garmendia, 20029, eta Hollow Bones (David Blandy, 2001).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button