IKUS-ENTZUN

“Greed” film mutu aitzindariarekin amaituko du Fas zineklubak denboraldia

Ikasturte honetako azken filma pantailaratuko du gaur Bilboko Fas zineklubak, El Carmen aretoan, 18:45ean: Greed (Erich von Stroheim, 1924, AEB). Fernando Bayón Filosofiako doktoreak aurkeztuko du emanaldia.

Greed 1924an filmatutako film dramatikoa da. Erich von Stroheim zinegileak zuzendua, Frank Norris idazlearen McTeague izenburuko eleberrian oinarritzen da. Zine adituen aburuz, zine mutuko klasiko garrantzitsuenetakoa da.

Filma porrot nabarmena izan zen bere estreinaldian, bai kritika aldetik bai finantza aldetik, baina 1950eko hamarkadan, zinearen historiako film onena zela esan zuten hainbat zinegilek, tartean, Sergei Eisenstein, Ernst Lubitsch eta Joseph von Sternberg. Azken horrek hauxe esan zuen Greed-en harira: “Guztiok jaso genuen Greed-en eragina”. Jean Renoir zine zuzendariak ere laudorioak bota zituen: “Filmen artean filma da”.

Hala, Greed historiako film onenen artean kokatu izan da; esaterako, 1952an, Festival Mondial du Film et des Beaux Arts de Belgique jaialdiaren baitan, historiako bosgarren film onena zela baieztatu zuten, Luchino Visconti, Orson Welles eta Billy Wilder zinegileen aldeko botoekin, besteak beste.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button