IKUS-ENTZUN

Hiltzailea harrapatzeko amua

Bilboko FAS zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean, eta beste astearteetan egiten duen gisan, Ladislao Vajda zuzendariaren Es geschah am hellichten ta (El cebo) filma aurkeztuko du.

Filmaren sinopsia hauxe da: “Egun argitan gertatu zen. Neskato bat hila agertu da Suitzako baso txiki batean. Berehala etxez etxeko saltzailea jo dute susmagarri; berak aurkitu zuen hilotza. Mattei komisarioak bakarrik jarriko du zalantzan haren erruduntasuna, eta, egiazko erruduna bilatzen hasita, operazio arriskutsu bat jarriko du martxan, beste neskato bat jarriz amu gisa”.

FAS zineklubaren arabera, oso ongi kontatuta dago istorioa. Marcelino, pan y vino filmaren zuzendari berarena da, eta nahasian darabiltza errealismoa eta poetikotasuna. Harritzekoa da zein eragin txikia izan duen bere 60 urteetan; izan ere, kalitate handikoa eta erakargarria da.

Film horrekin batera Greg A. Sebastianek zuzenduriko Minotauro film laburra ere pantailaratuko dute, Korten! sailaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button