ESZENA

Gorputza, ahotsa eta irudimena

Anna Zubrzycki antzezle eta antzerki zuzendari poloniarrak, Bilbaoeszenak antolatutako gorputzari eta ahotsari buruzko ikastaroa emango du datorren hilean, ekainaren 7tik 11ra bitartean.
Gorputza, ahotsa eta irudimena: sormenerako iturri berriak ikastaro monografikoa egingo da ekainean, Bilboeszenan. Ikastaroa, Kabia–Gaitzerdi Teatroren ikerketa gunearekin elkarlanean antolatuta dagoena, Anna Zubrzycki antzezle eta antzerki zuzendari poloniarrak emango du Begoñako udaltegian, ekainaren 7an, 8an eta 9an eta Otxarkoagako Harrobia–Eskena Sorkuntza Gunean ekainaren 10ean eta 11n.

Anna Zubrzycki, Piesn Kozla Teatro konpainiako zuzendarietako bat da. Bere sarien artean, Emakumeen Antzezpen Hoberenari ematen zaion Poloniako Antzerkiko Kritikaren Saria eta Kultura Ministerioaren eta Nazio Ondarearen Ohorezko Saria daude.

Tailerra, jada nolabaiteko ahots prestakuntza izan duten profesionalei dago zuzenduta. Ariketa horiek antzezlearen koordinazioan oinarritzen dira, erritmoa, ahotsa eta mugimendua bateratzeko. Gehienez ere 18 pertsonak hartu ahal izango dute parte, eta, ondorioz, aurretik aukeraketa egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button